:: COACHVILLE EUSKAL HERRIA :: :: Español :: :: Français :: :: Hasiera :: :: Kontaktatu :: :: Web Mapa ::

          :: Hasiera ::

HAUSNARTZEN

HAUSNARKETARAKO

 

Titulua: “FLOW” (jario)

Titulua: “APRENDER A FLUIR”

Egilea: Mihaly Csikszentmihalyi

Argitaletxea: Kairos

Egile honen bi liburu hauek ikaragarrizko arrakasta izan dute. Lehenengoa  “ FLOW (jario)” izenarekin argitaratu zen. Izen handikoa den New York Times Book Reviewk dion bezala, “ liburu hau oso garrantzitsua da, kontuan izanik zoriontasunerako bidea markatzerakoan  ez duela hedonismo lerdo batera bideratzen, baizik eta erronka bati aurre egiten ari garela jabetzeari dagokiola”.

Mihaly Csikszentmihalyi Chicagoko unibertsitateko irakaslea eta psikología saileko dekanoa da.

Liburu hau bederatzi hizkuntzatara itzuli da. Azpititulu hau dauka: “Zoriontasunaren psikologia” eta kontzeptu hau oso ikuspegi interesgarritik aztertzen du.

Lehenengo  ondorioa plazerra eta zoriontasuna bereiztea da, sinonimo kontsideratu gabe. Plazerra bizi-kalitatearen adierazle bat bada ere, ez da bakarra. Gainera plazer esperientziak ez dira metatzen. Hau da, nahiz eta egun batetan bazkari eder baten ondoren oso ondo sentitu, bazkari ederren batuketak ez du ongo izatea gehitzen.

Liburuak ez ditu zoriontasuna lortzeko formulak ematen auto-laguntzako zenbaitek sarritan egiten duten bezala. Liburu honen eskaintza, ikerketa baten ariketa intelektuala  da gozamena non kokatzen den ezagutzeko eta garapen pertsonalerako jardunbidean zer suposatzen duen horrek jakiteko.

Liburu honen izenburuaren esanahia, berezko balioa duen ekintza batetan buru belarri gaudenean, emaitzak edo ondorioak aintzakotzat hartu gabe, sentitzen dugun gozamenari dagokio. Horri AUTOTELIKOA deritzo egileak. Hau da, berezko balioa duena. Margotzeko zaletasuna duen batentzat, koadro bat margotzen aritzea JARIO ekintza bat da, margolaria ez bait dago haren balio ekonomikoan zentratuta. Baloratzen ari dena, margotzen disfrutatzea da. Une horretan, dario, ia-ia flotatzen sentitzen da, ingurutik urrunduta eta kezkarik ez sartzeko bakartuta. Denbora zabaldu egiten da eta ahaleginak ez dira lan-karga sentitzen, baizik eta gozatzeko ekintzak.

Ondoren egileak, jarioa ematen den  hainbat une eta egoera aztertzen ditu eta ezaugarriak estudiatu. Ez duena egiten da mekanismoak aztertu eta une batzuek besteen gainetik lehentasun bezala azaldu.


 1