:: COACHVILLE EUSKAL HERRIA :: :: Español :: :: Français :: :: Hasiera :: :: Kontaktatu :: :: Web Mapa ::

          :: Hasiera ::

ZERBITZUAK PERTSONEI

Laguntza pertsonala zertarako eta nola? 

Zertarako?.

  • Zerbait aldatzen laguntzeko.
  • Zer nahi duzun argitzen laguntzeko.
  • Motibazioa nola indartu deskubritzeko.
  • Zure harremanak hobetzen laguntzeko.
  • Zure balore pertsonalak eta lanekoak nola lerrokatu deskubritzeko.
  • Helburu jakin bat lortzen laguntzeko.

Nola?.

Ikuspegi berri batekin, elkarrizketa galdera bidez eginez.

Coach-entrenatzaileak,zure gaitasun guztiak maila gorenean erabiltzeko paradan ipintzen laguntzen dizu. Horrela, bakoitzak eman dezaken onena nola eman deskubritzeko jardunbidea samurtu egiten da.

Pertsona bere osotasunean hartuta lan egiten da. Pentsamentuak eta emozioak denak batera jokatzen dute gure bizitzan eta hori kontutan hartzen laguntzen da.

Konturatu gabe ondo egiten duguna, konturatuta egitera pasatzea da Askoz ere indar haundiagoa ematen digu horrek.

Oztopoetan zentratzeko daukagun joeratik atera eta  soluzioetan enfokatzeko ikuspegia erabiltzen du coach-entrenatzaileak.

Coach-entrenatzailea apoio bat da. Arkimedesek zion bezala, “emaidazue apoiopuntu bat eta mundua mugituko dut”.

Coach-ak apoioa emango dizu eta zuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola mugitu nahi duzun.

Demostratuta dago, coaching-arekin epe laburrean, oso emaitza onak lortzen direla.

Hamarren bat saio nahikoak izaten dira. Era guztietan, zeuk erabakitzen du zer laguntza eta zenbat denboran nahi duzun.