| Zein da coaching aldaketaren ikuspegia?
Gure zerbitzua XXI. mendeko lanbide berria kontsideratzen dugu. Osotasuneko ikuspegia (holistikoa) duen laguntza zerbitzua.
Pertsona eta erakundeei, aurrean ditugun etengabeko erronkei, aurre nola egin deskubritzen laguntzen diegu.Kudeatzetik lidertzara aldaketa ematen.
Zeintzuk dira gure jokamoldearen ezaugarriak?
- PERTSONA : pertsonak dira guretzat coaching-ean garrantzitsuenak. Errespetuz, berdinetik berdinera tratatuak. Beraien soluzioak dituzten pertsona sortzaile bezala tratatuz eta norbere bizitzaren protagonista diren aitortzatik, gure laguntza eskainiz.
- SUSPERTZAILE : Egoeraren kontzientzia hartzen laguntzea da coach bezala gure oinarrietako bat.
- ERAGILE : Egoeraz jabetu ondoren, konpromisorako jarrera eragiten oinarritzen gara.
- INDARGILE : Coach bezala, bezeroari bere nahia lortzeko erabili ditzaken BERE gaitasunak deskubritzea, norbere gaitasunetan sinestea eta konfiantza izaten laguntzea funtsezkoak ditugu.
- SORTZAILE : Coach-aren apoioarekin, bezeroari deskubritzen eta sortzen laguntzen diogu. Bai bere barneari eta bai bere inguruari begira.
|
|