| Zertarako sortu dugu ?
Pertsona eta erakundeei LAGUNTZEKO eta coaching-aren ikuspegi berria SUSTATZEKO.
Gure ekarpen nagusia coaching-aren IKUSPEGI BERRIA hedatzea eta pertsonak eta organizazioak estilo berri batekin LAGUNTZEA da.
ZER IKUSPEGI SUSTATU ?
Pertsona, bere osotasunean hartu eta laguntza ematerakoan soluzioan eta indarguneetan oinarritzen gara. Bide-lagun izaten gara, emagin lana eginez bide-orriaren protagonismo osoa bezeroari errespetatuz jorratzen duen deskubritze bidean. Elkarrizketa bidez, galderak erabiliz eta bizitzan dena zerbaiten ondorioa kontsideratuz, epaitzea, errua eta etiketatzea baztertuz.
ZERTAN LAGUNDU ?
Bai pertsona bati, bai organizazio bati bere bertsio onena lortzen
- Behar izatetik NAHI izatera aldatuz
- nahiak zehaztuz
- aldaketa bideratuz
- motibazioa indartuz
- komunikazio eraginkorra lortuz
|