:: COACHVILLE EUSKAL HERRIA :: :: Español :: :: Français :: :: Hasiera :: :: Kontaktatu :: :: Web Mapa ::

          :: Hasiera ::

COACHING HIZTEGIA

Coaching-aren oinarrizko hiztegia

coach/coacher

Euskaraz ez du parekorik. Kiroletako entrenatzaileari ere ematen zaio izen hori ingelesez. Karrua izendatzeko ere erabili izan dute. Gaur egun jendeari, banaka edo ekipoetan, modu jakin baten laguntzen dion pertsona izendatzeko erabiltzen da. Helburu bat lortu, motibazioa indartu edo komunikazioa hobetu nahi duenari laguntzen dion pertsona izendatzeko. Modu jakin baten bitartez laguntza eskaintzen duen pertsona da. Errua alboratuta, dena zerbaiten ondorio dela ikusten laguntzen duena. Soluzioan eta indarguneetan oinarritu eta galdera bidez deskubritzen laguntzen duena.

Coach-a ez da bezeroaren gaian aditua. Bezeroak berak daki eta bera da ibilbide-orriaren jabea.

coaching

Coach batek bere bezeroarekin egiten duen jardunbidea.

coachee = Bezeroa

life coaching = Pertsona banakakoan aritzen da, gehienetan bizi-kalitatea eta harremanak hobetu nahi dituztenekin.

coaching exekutiboa = Zuzendaritzakoei -bere berezitasun guztiak kontutan izanik- bere osotasunean hartuta, hau da,  ikuspegi profesionalean eta pertsonalean laguntzeko eta indartzeko.

coaching korporatiboa = Giza-baliabideen ardura dutenei laguntzeko, giza-ondarean eragina duten politikak eta jarrerak hobetzeko.

coachville euskal herria (CVEH)

Mirari Bereziartuak sortutako eskola Coachville-ren sistemarekin

coachville international (CV)

Thomas Leonard-ek sortutako eskola

5x15 sistema 

Thomas Leonard-ek sortutako coaching egituratua coach bezala hasieratik entrenamendua hasteko

5x5 coaching-aren ataria

coaching-aren sarrera Coachvilleren sistema errazago erabiltzeko