| coaching aldaketa zer da?
Pertsonei eta erakundeei modu berrian laguntzeko sortutako zerbitzua eta eskola.
Heraklitok zion bezala "aldaketa da mantentzen den bakarra". Aldaketak gainera garai hauetan ikaragarrizko abiadan ematen dira. Etengabe erronka berriei aurre egin beharrean aurkitzen gara, bai pertsonalki bai kolektiboki.
Bai pertsonak eta bai enpresak zen giza-erakundeek horri aurre egiteko laguntza nahi dugu eta prestatu beharrean aurkitzen gara.
Coaching-a aukera berri bat da. Eta hori eskaintzen dugu coaching aldaketatik.
2003an Mirari Bereziartuak sortu eta Coachvilleren sistemarekin funtzionatzen ari gara, Euskal Herri osoan. Euskara izanik gure hizkuntza ofiziala, espainolez eta frantzesez ere eskaintzen ditugu zerbitzuak.
Coaching-aren funtsezko irizpidea jarraituz, gure onena bezeroa protagonista kontsideratzean datza. Emagin lana da gurea. Bakoitzak barnean duena argitara ekartzen laguntzen dugu. Bidai-orria bezeroarena da beti. Guk, bidea errazago eta kostu pertsonal gutxiagorekin egiten laguntzen diogu.
COACHING ESKOLA eta COACHING ZERBITZUAK eskaintzen ditugu.
Euskal Herri osoan Coachville sistema erabiltzeko lizentzia duen bakarra gara.
Zure nahiak atenditzeko gaude. |