:: COACHVILLE EUSKAL HERRIA :: :: Español :: :: Français :: :: Hasiera :: :: Kontaktatu :: :: Web Mapa ::

          :: Hasiera ::

HASIERA

 

Zertarako bilatu kanpoan zeuk barnean duzuna?

+ Info

 

 

 

Argazkian bezala, ni, gu eta mundua, guztia batera gara, batera garatzen gara eta norberaren eta denon eskutan dago garapena. Zer hobetu nahi dut?

GALDEZKA...

1. zer da coaching-a ?

Bai pertsonei eta bai erakundeei laguntzeko, artea, teknika eta egitura batera biltzen dituen jardunbide berria. Osotasunean oinarrituz,adimen emozionalean arreta ipiniz deskubritze bidean laguntzen duena. Bakoitzaren nahiak argitzeko, erantzunkizunak bideratzeko eta gaitasunak deskubritzeko jardunbidea.

Coaching-a zer den eta zer ez den bereizten jakitea oinarrizkoa deritzogu.  

Aukeratzen dugun coach pertsonalak edo exekutiboak eta/edo coach eskolak, nazioarteko bi coach elkarteetako (IAC edo ICF) norbaiten onespenik edo bermerik ba ote duten argitzea, agian egokia litzateke.

2. zertarako ?

Ikuspegi berri batetik bizitza begiratzen ikasteko eta harreman sendoak egiten modu eraginkorrean laguntzeko. Erronka berriei -geure osotasunean- modu egokian aurre egiteko entrenamentu indartsua.

3. norentzat balio du?

Pertsonei eta erakundeei laguntzeko, ikuspegi berriak eta modu eraginkorrak ikasi nahi dituenarentzat.

  • Zerbaiten bila dabilenari laguntzeko.
  • Lanean eta pertsonalki harremanak aberastu nahi dituenari laguntzeko.
  • Bizitza pertsonalari eta profesionalari zentzu bateratu bat eman nahi dionari laguntzeko.

4. nola ?

Galdera bidez bere nahiak, erantzunkizunak eta gaitasunak deskubritzen lagunduz

Gaur egun onartua dago, bai garapen pertsonalean, bai erakundeen garapenean coaching-ak, epe motzean emaitza harrigarriak lortzen dituela.